XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Neuk be baneukan orrenbeste... ¡Anjelen aginduz!... Eskerrak emotekoa da... Ta ¿zer esan deutsu?.

-¿Osterabe?¿Gozua alda albistea? Zeugaz eskondu gura leukeala, orra, orixe.

-¿Noiz, nun da zelan esan deutsu? Dana jakiñ gura dot.

- Atzo, zalpurdi ondoan, da biotzetik espanetara jatorkozan itz egiazkoakaz.

Zeugatik, bai, zeu ikusteko gogo andia neukan da; baña beragaitik batez be etorri gara gu Bilboraño, bada bestelan ezkiñan gu Durangotik onuntz igaroko.

Bera egon jatan atzo, azken orduan, Bilbora ta Bilbora ta Bilbora etorteko jardunaz zuri esan deutsutana esateko.

¿Pozik zagoz oraiñ?.

- Josepa, au poz geiegia dala uste dot niretzat.

Ezin ziñistu daiket.

¿Zelan izan leiteke ori Anjelek eta nik alkarregaz beñ bakarrik itz egiñ badogu?.

- Jaungoikoaren gauzak, Mañasi.

- Ta ¿nondik edo zegaitik etenda Antonigazkoa?.

- Patxi ta Perugaitik.

Batak eta besteak Diputau edo orretariko agintari izan bear ebalata, erri guztia nastau dabie: jakingo zenduan.

- Bai, zerbaiten entzutea badot.

Artobero, ordurarte ia itzik egiezeban Artobero ixilla, Arranondoko aserrien oiarzuna balitz lez, sartu zan autuan: - Patxiren aldeko guztiak sentzunbakoak dira, Mañasi.